Urbasa-Andia parke naturala

Urbasa-Andia parke naturala

Urbasa-Andiako Parke Naturalak 21.488 hektareako zabalera du eta 4 zonalde nagusi bereizten dira:
 

  • Urbasako mendilerroa
  • Andiako mendilerroa
  • Mugen Mendia.
  • Urederra ibaiaren iturburuko erreserba naturala.

Andia mendilerroak geologia, biologia, ekologia, estetika, paisaia, arkeologia eta sozio-kulturari dagozkion balore ugari biltzen dituen espazio natural bat eskaintzen digu.

Urbasa-Andia parke naturala

Turismo Rural Navarra Urbasa Andia 03

Natur Parke hau Nafarroako Foru Erkidegoaren Ipar-Mendebaldean kokatuta dago, zehazkiago, Iparraldean Barranca eta hegoaldean Lizarraldea eskualdeen artean. Parke honetan eta bere inguruetan naturaz gozatzea ahalbidetzen diguten bailara zabal eta ederrak aurkituko ditugu.
 
1997ko Martxoaren 12an Natur Parke izendatu zuten.
 
Bere inguruaren ezaugarri nagusia pagadiak dira, pagoak eta larreak direlarik Parke honen historiaren elementurik ezaugarrizkoenak.
 
Natur parkearen egitura eta konfigurazioa karstikoa da, hau da, karezko lursail trinkoek osatzen dute, bertan, sekulako higadura dago eta pitzaturiko egituren disoluzioa dela eta sakonera handietara ura iristea ahalbidetzen baita. Hau dela eta parkean lurpeko ur ugari aurki dezakegu.
 
Andiako mendilerroan hainbat kobazulo eta leize daude, dolina (inbutu formako depresio zirkularrak) ugariz gain. Zaldi, ardi eta behien bazka-larreek aukera ezin hobea eskaintzen diete bisitariari ibilbide ezberdinak eginez naturaz gozatzeko. 

Txangoak ia urte osoan zehar

Parke honetan interes handiko espezie babestuak ditugu:
-Alpeetako uhandrea (Triturus alpestris)
-Ugatza (Gypaetus barbatus). Parkea espezie honen Errekuperazio Planaren hedapen zonaldearen barnean dago.
 
Basoko espezie nagusiak pagoa (Fagus sylvatica)  eta astigarra (Acer campestre) dira.
Eta bigarren mailako zuhaitz espezieen artean gainontzeko guztiak ditugu: Gorostia (Ilex aquifolium L.), hagina (Taxus baccata L.), ezkia (Tilia platyphyllos Scopoli), lizarra (Fraxinus excelsior L.) eta haritzak (Quercus spp.) basoko fruitu arbolez gain. Hauei dagokienez, azpimarratu beharra dago hauek zaindu eta babesteko beharra, oso paper garrantzitsua baitute zonaldeko ekologian.

Andiako mendilerroa

Andia mendilerroan, ia urte guztian zehar egin daitezke bertako txoko zoragarriak ezagutzeko ibilbideak. Hala ere, badira neguko egun batzuk, eroritako ur kopurua eta sortzen den lokatza dela eta, oso zaila izaten dena bertatik ibiltzea.
 
Hainbat ibilbide daude xendazaletasuna maite dutenentzat, beti ere talde edo pertsona eta hauek, zailtasun eta exijentzia mailaren edota ibilbide bakoitzaren iraupenaren  arabera aukeratu beharrekoak.
Mendi-bizikleta ere aukera paregabea da Andiako Natur Parkearen txoko zoragarriak ezagutzeko. 

Informazio gehiago: http://www.parquedeurbasa.es