La Sacristana Landetxea (Lakar-Aiotz)
Gure etxea, Lakar herrixkan kokatzen da, herriaren erdigunetik 200m-ra, erdi aroko jatorria duen Egiarteko Andra Mariaren antzinako artxidiakonatoan hain zuzen ere.
LANDA-TURISMORAKO LANDA ETXEA LIZARRALDEAN, Lakarren, Egiarteko erdi aroko monasterio zaharrean kokatua, Egiarteko Andra Maria elizak eta bere inguruko etxeek osatzen dute Nafarroako Gobernuak talde historiko-artistiko gisa katalogatu duen Egiarteko monasterioa.
LANDA-TURISMORAKO LANDA OSTATUA LIZARRALDEAN, herriaren erdigunetik aldendua, tximiniadun jangela-egongela zoragarri bat du, TV, Wifi zerbitzua, hornituriko sukaldea, komuna eta barbakoadun 250 m2-ko lorategia. Etxeak 5 logela bikoitz eta 2 komun oso ditu, 2 ohe gehigarri eta 2 sehaskaz gain.
ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarriak: 10+2
Osorik alokatzen da
2007ko urrian, etxearen birgaitzeak Lizarraldeko herrietako etxeen edertzearen lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen. Landa-turismo ekintzak eskaintzen dira, non, erlategira bisita eta ezti eta polen bilketaz gozatu ahal izango duzun, erleak ikusi eta ukitu ahal izateko arropa babesgarriekin.
Landa-turismoaren jarduerarekin lotura duten artisau produktuak saltzen dira.
Ekipamendua:
Balkoiak , zoru erradiatzaile bidezko beroketa sistema, tximinia, dekorazio landua, DVD/Bideo, Internet, Maskotak (kontsultatu), plasma telebista egongelan.
INGURUAREN INFORMAZIOA:
Lakar. Deierrin kokaturiko 65 biztanleko herrixka honetan hainbat monumentu interesgarri aurkituko dituzu: hala nola, Santa Engraziaren ermita eta Egiarteko Andra Mariaren Erdi Aroko eliza Parrokiala, XVII eta XVIII. mendeetan berritua (herri-gunetik kanpo kokatua).
Inguruan futbito zelaia eta erretegi-bodega (Bodegas Lezaun) aurkituko dituzu.
Ibilaldiak eta bisita kulturalak Lizarrako zonalde historikora, Irantzuko Monasteriora, etab.
Xendazaletasun jarduerak Urbasa-Andia mendilerroetan eta ur-kirolak Allotz-eko Urtegian.
Harremana
Telefonoa: (+34) 660744369 / (+34) 948143384
Posta elektronikoa: casarurallasacristana@gmail.com
Web/Erreserbak: lasacristana.com
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu
- Legezko Oharra
- Pribatasun Politika
- Kookiak
- Web Mapa
- Web Diseinua: Acuarela Digital