Laguao Landetxea B&B (Abartzuza)
Gure etxea Abartzuza herrian kokaturik dago, bertan, soilik ura gustatzen zitzaion gizon bat bizi zen, hori dela eta, herritar guztiek “Casa del aguao” gisa ezagutzen zuten, denborarekin “Casa Laguao” izatera pasatu zelarik.
- Landetxeak etxearen beheko solairua eta goikoa okupatzen ditu. Logelaka alokatzen da.
- Beheko solairuan Bodega Ostatua daukagu, oso egokia bikoteentzat. Logela bikoitza, komuna eta telebista, DVD eta futbol-mahai-dun egongela dituelarik. Apartamentu txiki bat bailitzan.
- Lehen solairuan berriz, Dulantz Ostatua, seme-alabadun bikoteentzat edota 4 edo 5 pertsonako taldeentzat gomendatua; bi logela bikoitz eta bakarkako bat, komuna eta mahai-joko, telebista eta DVD-dun egongela ditu. Hau ere apartamentu txiki bat bezalakoa da.
- Aipaturiko bi ostatu hauekiko guztiz idenpendentea da sukaldea daukagu eta bisitariaren eskura dago, inolako kosturik gabe erabili dezan. Gainera, etxeko sarreran jolaserako espazio bat aurki daiteke, hainbat joko eta jostailuz hornitua, edonork bertan goza dezan. Bere 7 plazekin, etxe osoa ere alokatu daiteke.
Bed & Breakfast
ZERBITZUAK
- Gosari, bazkari eta afari zerbitzua ere eskaintzen dugu.
- Haurrak izan ezkero, landetxean baditugu: sehaskak, paseorako karroa, oherako barrera, “sábana fantasma”…
- Baratze txiki bat ere badaukagu, non sasoiko produktuak jasotzen lagun gaitzakezun ondoren hauek dastatu ahal izateko.
- Jaitz-en, gure gatzaga daukagu eta bertan, iturburuko urarekin gatza produzitzen dugu. Prozesua ezagutu ahal izateko bisitak egin daitezke, zur eta lur geldituko zarete!
ETXEAREN HISTORIA
Laguao Etxea laborantza etxe bat izan zen eta gaur egun guztiz eraberritua dago. Fatxadan harrizko armarri bat eta burdinaz eginiko Nafarroako armarria ditu.
Harremana
Telefonoa: (+34) 669998599 / (+34) 948520203 / (+34) 948346244
Posta elektronikoa: larranagagaraiondonoemi@gmail.com
Web/Erreserbak: www.casarurallaguao.com/
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu