Bisita gidatua Egiarteko Andra Mariaren Eliza
Deierriko Haranean kokatzen den eliza erromaniko hau Lakar eta Allotz herrien artean kokatzen da.
Urbasa-Andia mendilerroaren kareharrizko hormek mendi eta zereal-soroz beteriko paisaia zoragarria enmarkatzen dute.
Eliza hau misterioz, enigmaz eta magiaz beteriko eraikina da. Pista baten bidezko sarrerak eta eliza nagusia inguratzen duten eraikinek, monumentu historiko hau azken momentura arte sekretuan mantentzea ahalbidetzen dute, honela, bisitaria atriora iristean honen edertasunarekin liluraturik gelditzen delarik.
Hain zuzen ere atrioa da lehenengo elementu deigarria. Erdi puntuko arkuek, egurrezko habeek eta koloma errektangeluarrek harlauzaz estaliriko antzinako hilerri bat estaltzen dute.
Eseri eta utzi zure irudimena joaten, entzun aireak dakarzkizun tokiari buruzko sekretuak, txorien eta kanpaien kantarekin nahasten diren bitartean.
Bisita gidatua
Ikusi eraikuntza erromanikoaren eta barrokoan eginiko handitzearen arteko desberdintasunak, edo aurkitu eraikuntza guztian zehar ezkutaturik dauden antzinako sinboloak, hala nola, Tenplarioen gurutzea.
Erromanikoaren sinpletasuna aberastasun eskultoriko izugarria duten ateburuko kapitelekin nahasten da.
Ezkerretik hasi eta lehenengo biak Lizarrako San Miguel eskultoreari atxiki izan zaizkio eta bertan Jesukristoren haurtzaroko hainbat eszena ikus daitezke. Kalitate artistiko izugarria duten obra hauen espresibitateak protogotikora emango den jauziaren aurrekari gisa koka ditzake.
Eskuinekoetan aldiz, ongiaren eta gaizkiaren arteko dualtasuna irudikatzen da munstro itxurako hegaztiei gezi batez apuntatzen dien Zentauro baten errepresentazioaren bidez.
Erromaniko berantiarreko eraikin honek edertasun eta xarma berezia ditu. Egiarteko Anda Mariaren eliza XII. mendean eraikia izan zen erromaniko berantiar estiloan.
1993. urtean interes kulturaleko Ondasun izendatu zuen Bianako Printzea fundazioak.
Hastapenetako erromaniko estiloan eginiko kapitel zoragarriak azpimarratu behar dira, non Deikundea, San Joseren ametsa eta Errege Magoen Adorazioa bezalako eszenak ikus ditzakegun.
- Bisitan honako aspektu hauetaz gozatuko duzu:
- Deierriko geografia eta historiara sarrera.
- Eraikinera bisita.
- Barnealde nahiz kanpoaldeko erromaniko ederrera bisita
- Garaiko aspektu kostrunbristak eta Lakarreko Bataila.
- Kaxuelita eta ardo ekologikoa Lezaun Bodegan.
Harremana
Harremana: Charo Apestegia
Lekua: Lakar-Aiotz
Prezioa: 2€ taldeentzat
Telefonoa: 948 536 318 / 646 185 264
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu