Hilaris Landetxea (Gesalatzeko Muniain)

Sarbil mendiaren magalean, Gesalatzeko Muniain herri zoragarrian, Hilarik landetxea aurkituko duzu, Iruñetik 22 km-ra eta Lizarratik 22 km-ra.

27 biztanleko herri lasai hau, Urbasa-Andia mendilerroaren magalean, Ubagua ibaiaren sorburutik eta Allotzko urtegitik gertu dago.

XVI. mendeko etxe-jauregia. Etxeak, Nafarroako Gobernuko Turismo Departamenduak emandako 4 hostoko kategoria maximoa dauka.

Antzinako egitura eta espazioen banaketa errespetatzen ditu, egur noblea, jatorrizko harria eta dekorazioa tradizionala errespetatuz.

Etxea osorik alokatzen da, gehienez, 12 pertsonako edukiera duelarik. Etxea bi solairutan banatzen da.

ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarriak: 12
4 HOSTO

Casa Rural Hilaris Muniain

Lehenengo solairua:

  • Jolas-gela billar, mahai-futbol, ping-pong eta musika ekipo batekin.
  • Egongela-jangela tximinia, telebista, DVD, musika ekipo eta taberna barra batekin.
  • Sukaldea tximiniaz, garbigailuaz, mikrouhin-labeaz, ontzi-garbigailuaz, lehorgailuaz eta beste hainbat etxetresnaz hornitua.
  • Bi banakako gela, bainugeladun aldagela eta komuna.

Bigarren solairua:

  • Lau gela bikoitz ohe bikoitzarekin eta bi banako gela, bi bainugela, hauetako batek hidromasaje-bainuontzia duelarik.
  • Liburutegi bat eta bi egongela

Kanpoaldea:

  • Barneko patioko lorategia, burruntzia, urmaela, lorategiko altzariak eta Spa.
  • Kanpoko lorategia aparkalekuarekin, hondar-eremua eta haur parkea 40 metrora.

Zerbitzuak:

  • Sei pertsonentzako edukiera duen dohaineko Spa.
  • Wifi bidezko Internet sarbidea, ordenagailua eta inprimagailua.
  • Alokairuak egurra barne hartzen du.
  • Maskotarik baduzu, kontsultatu.

Hizkuntzak:

  • Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.
  • Barneko patioak etxea babesten duen beirazko galería bat du, hotzetik eta euritik babesturiko txoko epel eta argitsua bihurtuz.