Santamaria Landetxea (Hiriberri Deierri)

Landetxe xarmangarri hau, Allozko urtegiaren ertzean, Deierriren bihotzean dagoen Hiriberri Deierri herrixkan kokatua dago. Bost logela, 3 bainugela eta komun bat, tximiniadun jantoki-egongela, hornituriko sukaldea eta kanpoko altzariak ditu, etxearen ikuspegi zoragarriez gozatzeko.
 
Eraikuntza berri hau, lehen Morgota etxea zenaren lursailean egin zen. Harri naturala, egurra eta adreilu zaharra bezalako kalitate handiko materialak erabiliz egina, etxea bat dator herriaren itxurarekin.
Eraikinak 3 solairu ditu, garajearen gainean eraikiak.

ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarriak: 12+2

Osorik alokatzen da

Casa Rural Santa Maria 03 Cuadrada

Oinezkoentzako sarrera San Esteban Kalean dago. Sarrera hau, etxea lurraren aurka eraikia dagoenez, agian bisitaria engainatu dezakeen fatxada txiki batean kokatua dago.
 
Atondora sartu eta berehala etxearen zabaltasuna eta argitasuna antzematen ditugu. Ezkerrean komun txiki bat daukagu eta eskuineko proventzar erako sukaldeak, elkarrizketa eta ardo on batekin batera, bisitariari sukalderako zaletasuna piztuko dio. Sukaldea eta komuna albo batera utzi eta logelara iritsiko gara, goiko solairura daraman eskailera igaro eta eskuinean aurkituko dugun leihate handi eta ikuspegi ederdun jan-egongela zoragarriak zalantzak sorraraziko dizkigu sukaldatzen jarraitu edota bertan eseri eta paisaia zoragarriaz gozatzearen artean.
 
Eguraldiak lagundu ezkero, terraza zabalaz goza dezakegu eta aldiz, hotzak beldurtuta barruan gelditzen bagara, tximinia piztu -baita berogailua ere, beharrezkoa izan ezkero- eta leihatearen atzean erlaxatu gaitezke, sukalde zoragarrian bazkaria prestatu behar dela ahazteraino agian.
 
Logelak: 5 logela ditu, lehenengo solairuan 4 bikoitz, tamaina berekoak, argitsuak eta beroak eta bi bainugela, batek dutxa eta besteak bainera dituelarik.
 
Txapitula-formako logela nagusiak egurrezko sabaia eta egongela propioa ditu, lehiate handi eta bainugela propio batez gain. Logela honetan 4 pertsona sar daitezke eta 1 edo 2 pertsonarentzako leku dun sofa-ohe bat dauka. Lehenengo solairuko logeletako bakoitzak dekorazio propioa du altzari eta kolore ezberdinekin, honela, bisitariak gehien gustatzen zaiona hautatu dezakeelarik.