Biguria Jauregia (Biguria)

Biguria herrian (Gesalatz Bailara), Estenotz eta Artzoz iparraldean eta 580m-ko altueran kokatua. Iruñeatik 31 km-ra eta Lizarratik 21era dago. Monte Hermosoko Markesaren Jauregia ere deitua, eraikin monumental honen fatxada nagusia harlanduz egina dago eta gainontzeko hormetan landu gabeko harria dauka. XVII. mende erdialdean eraikia da.

Turismo Rural En Navarra Palacio De Viguria

Bi dorre kubikok enmarkatzen duten fatxadak bi gorputz eta atikoa ditu, zabala eta horinzontala, Herreratarren estiloaren neurritasuna du, bere elementu dekoratiboak baoen marko sinpleetara mugatzen direlarik. Fatxadaren erdialdean, ardatz zentraletik zertxobait desbideratua, dinteldun ate bat dauka pilastra kajeatuekin, zeinek, kapitelen ordez bihurrituriko larruzko kartela eta kasketadun armarriak dituzten. Gainean, balkoi bat dauka, hau ere dinteldua.
 
Etxea Santiagoren Gurutzearen gainean, lehoi buruarekin, larru bihurrituen kartela, elementu begetalak eta bi hegaztiren artean dagoen koroa bat ageri diren armarri batek errematatzen du.

Kontserbazio egoera

Gaur egun abandonatuta dago. Etxe jabeak hainbat eskaintza izan ditu, baina oraindik ez du saldu. Etxearen egoera okerrera doa, egun, sabaiaren hainbat zati jada erorita daudelarik. 

Historia

Jauregi hau Nafarroako nobleziaren eraikinik zaharrenetariko bat da. Bertakoa jauntxoak, Biguriatarrak, izan ziren etxearentzat hainbat pribilegio lortu zituztenak. Modu honetan, 1601. urtean, Biguriako Antsok “exención de cuarteles” deiturikoa lortu zuen. Ondorengo urteetan, jauregia Montermosoko markesen jabetzara pasatu zen, eta hauena zen oraindik 1761. urtean.