Bisita gidatua Girones Gatzagetara

Bisita ezazu iturburuko urarekin gatza produzitzen duten bakarretakoa den gatzaga hau.
Gatzaga hauek oso antzinakoak dira, hauen lehen aipamena ageri den dokumentu idatzia 1492. urtekoa da, baina uste da bere jatorria zaharragoa izan daitekeela.

Gure gatzaga, gatza iturburuko urarekin eta artisau eran produzitzeagatik da ezaguna. Prozesua burutzeko, deposituetan pilatzen den eta ondoren igerileku txiki antzeko batzuetan zabaltzen den gatz-hobietako ura erabiltzen da. Eguzkiak eta haizeak uraren lurrunketa prozesua burutzen dute, gatza igerilekuaren lurzoruan pilatuz.
 
Bilketa eskuz egiten da, modu honetan, produktu preziatu eta natural hau lortzen dugularik.

Gatz honek iodoa, burdina, potasioa eta magnesioa ditu. Bere erabilera gomendagarria da anemia edota golo (bocio) arazoak dituztenentzat.  

Gatz ekologikoa eta bio-osasungarria

Turismo Rural Navarra Salinera Girones Tierrasdeiranzu

Bisita gidatua

Harrera gatzagan
Gatzaren historia eta beste gatzekiko dituen ezberdintasunen azalpena. Gatzaren erauzketa prozesuaren azalpena.Hartu parte mila urtetik gora dituen ofizio honetan iturburuko ura jasoz.

Gatz ezberdinen dastatzea.
Iraupena : Ordu 1 eta 30 min.
Ordutegia: Erreserbarekin

Harremana

Harremana: Josu Gironés
Telefonoa: 948357139 / 628407127
Posta elektronikoa: info@salinasgirones.com
Web: www.seldespyrenees.com/
Helbidea: C/ Garrabia 31175 Salinas de Oro