Urrarena Landetxea (Muzki)

Agroturismodun Landa etxe hau, 2004an erabat birgaitua, jatorriz erdi aroko eraikin bat da. Nahiz eta etxe honen inguruko lehenengo dokumentazioa XVI. mendekoa den, badira aztarna zaharragoak ere. 
 
Gesalatz Ibarraren bihotzean eta Allotz-eko urtegiaren ertzean dago Muzki herri zoragarria. Etxearen egitura orijinaletik hormez gain beste hainbat ezaugarrizko elementu kontserbatzen dira,hala nola, erdi puntuko arkudun ateburua  eta bi arku konopialek osatzen duten leiho bitxi bat.

Honela, etxeak 10 pertsonentzako lekua eta Nafarroako Gobernuko turismo departamentuak emandako 2 hostoko kategoria dauka.

ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarriak: 10+2

Osorik alokatzen da

Casa Rural Urrarena 2

Beheko solairuan tximiniadun egongela-jangela zabala, sukaldea eta komun txiki bat aurkituko dituzu.

Lehenengo solairuan 3 gela eta bainugela 1. Hauetariko bat bi banako oherekin eta beste biak birentzako oheekin. 

Goiko solairuan daude gainontzeko 3 gelak, bat birentzako ohearekin, beste bat bi banako oherekin eta azkena, oso handia, habia-ohe (cama nido) 1, mahaia eta telebistarekin. Honez gain, solairu honetan dutxadun bainugela bat dago. Berokuntza sistema zentralak gasolioarekin funtzionatzen du, eta etxe guztian ur beroa eta erradiadoreak daude.

Dekorazioari dagokionez, ia bere osotasunean errestauraturiko altzari orijinalak erabiliz apaindu dugu etxea.
 
LANDA-TURISMO EKINTZAK: ZALDIAK, BEHOR-TALDE PROPIOA, URETAKO EKINTZAK,  ANDRESENEKOA ETXE-PALAZIORA BISITA ESKLUSIBOA DOHAINIK SAGARDO ETA ARDO EKOLOGIKO DASTAKETAREKIN.

URETAKO EKINTZAK ALLOTZEKO URTEGIAN: PIRAGUISMOA, BELA, PADDLE SUPP, WIND SURF.