Sarbideak

Ibarretara zuzenean iristeko modu bakarra Nafarroako Foru Erkidegoko errepide sarea da.
Urbasa-Andiako Ibarrak hiru sarbide ditu errepidez: Lizarra-Logroño (mendebaldea), Sakana-Euskadi (iparraldea) edota Iruñatik (ekialdea), hegoaldetik berriz, Lizarra edo Iruñatik sartu behar da.

Geocaching Tierras De Irantzu

Autoz

  • Iparraldetik, Lizarra eta Donostia batzen dituen bideak (N-120) harana iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du.
  • Lizarratik, N-120-etik edota A-12-tik, Done Jakue bideko autobia edota Iruñea-Lizarra-Logroño bezala ezaguna.
  • Iruñeatik, bi aukera daude, A-12-a, Deierrira, Gesalatz Ibarrera eta Abartzuzara irteera zuzena (34. irteera) duelarik, Arizala, Abartzuza, Gesalatz Ibarra, Lezaun eta Jaitzerainoko sarrerarekin. Gure bailarara Etxauriko mendatearen (NA-700) bidez ere irits daiteke, errepide honek bailara osoa ekialdetik mendebaldera igarotzen duelarik.

Hegazkinez

Gertueneko aireportua 45 kilometrotara, Iruñean (Noain), kokaturik dago.
Beste gertuko aireportu batzuk, Loiu-koa (Bilbo) 165 km-ra, Hondarribikoa (Donostia) 143 km-ra, Forondakoa (Gasteiz) 98 km-ra, Agoncillokoa (Logroño), 58 km-ra, Zaragozakoa 182 km-ra eta Parayas-ekoa (Santander) 246 km-ra kokatua dira.