Bisita gidatua Tandem Bodegara

Tandem bodegak eraikinaren arkitektura, ardoa eta Done Jakue bidea protagonista dituen bisita gidatu bat eskaintzen ditu. Bisita honela egituratzen da:
 

Lekua: Tandem Bodega, 34. irteera, Lorkako norabidean.
Iraupena: 2 ordu
Prezioa: 8 € , haurrak dohainik
Bisitaren datak: Urteko egun guztietan egiten da bisita, igande eta jaiegunetan izan ezik.
Ordua: larunbatetan 11:00etan eta gainerako egunetan 12:00etan.
Harrera bodegan

Bodegara eta mahastietara bisita.
Ardoaren elaborazio prozesuaren azalpena.
3 ardoren dastatzea azalpenarekin eta hamaiketakoa: Ars nova, Ars mácula; Ars in vitro

Lorka (Deierri)

Bodega Tandem Visitas Guiadas 2012

Bisita gidatua

Iparralderantz orientatua, bodega hormigoiz eraikia dago, modu naturalean, ardoaren elaborazio eta ontze prozesurako tenperaturarik egokiena lortu ahal izateko.
 
Nabarmentzekoa da eraikinaren aurrealdean kokaturiko argi-zuloa. Hau, gauetan argiztatu egiten da, Done Jakue bideko antzinako eliza eta ermitek erromesak erakartzeko beren dorreak argiztatzeko zuten ohitura gogoratuz.
 
Elaborazioa bi nibeletan egiten da: Goiko nibelean mahatsa altzairu herdoilgaitzeko deposituetan irakiten da.