Urbasa Andiako parke naturalean kokatua.
Deierri bailara 19 kontzejuk osatzen dute: Allotz, Arandigoien, Arizala, Aritzaleta, Azkona, Earin, Eraul, Grozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murillo, Murugarren, Errezu eta Ugar.
19 Kontzeju

Paisaia
Merindadeko ipar-ekialdean, Deierri bailara dago, Nafarroako bailararik zabalenetarikoa. Iparraldean, Urbasa eta Andiako mendizerrekin egiten du muga, Ekialdean Gesalatz bailara dauka, hegoaldean Lizarra eta mendebaldean aldiz, Allin eta Ameskoabarrenekin egiten du muga. Zabalera handiko gune honetan Andia eta Urbasa mendizerrak eta bere inguruko mendiak zabaltzen dira, hala nola, Legarra, Arrigurena, Bearin de Arriba, Alabe, Altide, Solanas, Zarrabe, Sukiesu, Aldaia, Espinar, Murugarren, Azterigaztea eta Errezu eta Lezengo fazeroak.
Hidrografiari dagokionez, hegoaldean Irantzu ibaia eta bere ibai adarrak dauzka eta mendebaldean aldiz, Salado ibaia.
Landaretza eta fauna
Bailarako morfologia anitza dela eta, bertako landaretza ere oso anitza da. Hau da bertako landaretzaren banaketa: Artadia 1269 ha; Pagadia 340 ha; Harizti eta erkameztiak 80 ha.
Bailarako iparraldean Atlantiar eta azpimediterranear basoa agertzen da batik bat (Zunbeltzeko benta, Ibiriku, Aritzaleta iparraldea eta Errezu).
Mediterranear basoan aldiz, Artea da bertako landarerik nabariena, bailarako beste zonalde batzuetan ere ematen delarik.
Laboreak, mahastiak, olibondo, arbendolondo, zainzuriak,… eta beste hainbat sailek kasu askotan artadiak ordezkatu dituztela kontuana izan behar dugu.
Harremana
Telefonoa: (+34) 948542174
Posta elektronikoa: ayuntamiento@yerri.es
Web: www.yerri.es
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu