Santa Katalina ermita (Ziritzako etxeak)
Azkonako lurretan kokatua. Lizarraldeko landa erromanikoaren adibiderik interesgarrienetarikoa dugu. XII. mende amaierakoa, zistertar estiloaren eragina nabaria da.
Oinplano errektangeluarra du, hiru tramuko nabe bakarrak eta burualde erdizirkularrak osatua. Tramuak mentsulen gainean sostengatzen diren arku fajoi zorrotzen bidez artikulatzen dira. Sekzio berean garaipen arku bikoitz bat daukagu, adosaturiko kolomadun pilare sendoez sostengaturik, hauen kapitelak erliebez dekoraturik ageri dira.
Honako eszena hauek daude irudikaturik: Ebanjelioaren aldekoan Kristo lehoi hegodunen artean eta Espistolaren aldean berriz, zentauro bat arku batekin, dama bat babesten duen zaldun baten aurka borrokan.
Ermita de Santa Catalina de Azcona
Bisita gidatuak egiten dira
Harremana
Harremana: Charo Apestegia
Lekua: Azkona / Aritzaleta (Nafarroa)
Prezioa: 2€ taldeak, besteak deitu
Telefonoa: (+34) 948536318 / (+34) 646185264
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu