Nahia Etxea B&B ( Lorca)

Bed & Breakfast Casa Nahia. ( Lorca)

Casa Nahia landa-ostatua Donejakue bide bete-betean dago eta ongi etorria ematen dizue Derriko Lorka herri txikira, Nafarroan. Egonaldiak eskaintzen ditugu gosari eta guzti, giro tradizionalean, unean uneko azken erosotasun eta zerbitzuekin. Etxe bioklimatiko oso berezia eta aproposa turistentzat, erromesentzat, langileentzat, non erosotasuna, lasaitasuna eta natura aurkituko dituzuen bere inguruan.
 
Gure logelek, 5 osotara, bainugela pribatu erabat hornitua dute, bakoitza bere aldetik erreserbatu daiteke eta denek dute gosari goxoa barne. Logela bikoitzak, hirukoitzak eta laukoitzak dira. Pertsona guztientzako zerbitzu eta erosotasun onenak eskaintzeko diseinatuta daude. Etxea klimatizatua dago eta sistema horrek aire berria iragazten du, polenik eta birusik gabe, gure eguzki-panelen energiari esker.
 
Zerbitzuen artean, jangela-sukaldea dugu, guztiz hornitua eta bista ederrak dituena, gosari, bazkari eta afariez gozatzeko. Gainera, kanpoko terraza, ardotegi eta barbakoa erabiltzeko aukera izango duzue. Eskuz garbitzeko gune bat eta lehorgailu-garbigailu bat ere baditugu eskura. Gure garajea prest dago bizikleta elektrikoak eta motorrak gordetzeko, baita tailer txiki bat ere.
 
Terrazatik herri osoaren ikuspegiak ditugu, bertatik miruen hegaldiei so egon gaitezke edo etxe ondotik igarotzen diren erromesak agurtu ditzakegu. Beste pertsona batzuk ezagutzeko eta hizkuntzak praktikatzeko gogoa duenarentzako aukera, baina baita hain desiratua den patxada eta erosotasun hori aurkitzeko ere.

Bed & Breakfast

Hab13_B_2

Gure herrian taberna duen jatetxe bat dago eta baita etxeko txorizoak eta odolkiak eskaintzen dituen landako janari-denda oso hornitu bat, etxeko zerbitzua eskaintzen duena. Lorkatik hainbat ibilbide abiatzen dira, oinez zein bizikletaz egitekoak, familientzat aproposak baina baita ibilbide gogorragoak ere. Gu kirolzale amorratuak gara, eta inguruko ibilbideak egiteko kontsulta egin ahal diguzue. Tausteko errege-abelbideak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du gure lurraldea, Errege Bardeetako lautada ia basamortuetatik Urbasa-Andia mendilerroko basoetaraino. Gurea Nafarroa erdialdeko herri tipikoa da, harrizko etxeekin eta agortzen ez den iturri natural batekin. Casa Nahian egonaldi erabat atsegina egitera gonbidatzen zaituztegu.
 

Harremana

Herria: Lorca
Telefonoa: (+34) 948660 444 640 / (+34) 948 54 11 48
Posta elektronikoa: casanahia.lorca@gmail.com
Web: www.casanahia.es

Lotutako edukia