Babesenea Landetxea (Lakar-Aiotz)
Gure etxea, Lakar herrixkan kokatzen da, herriaren erdigunetik 200m-ra, erdi aroko jatorria duen Egiarteko Andra Mariaren antzinako artxidiakonatoan hain zuzen ere.
2011. urtean birgaitua, egituraren elementu orijinalak ahalik eta ondoen mantentzen saiatu gara, etxeari egungo erosotasun guztiak emanez eta laborarien esentzia mantenduz.
ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarriak: 12
KOKAPENA: a12 Autobidetik 2 km-ra. 34. irteera.
MASKOTAK: Bai
EZINDUENTZAKO SARRERA: Ez
EKIPAMENDUA ETA ZERBITZUAK:
Balkoia, berogailu zerbitzua, tximinia, dekorazio landua, DVD/Bideo, Internet, maskotak, jolas-gela, telebista egongelan, wifi zerbitzua. Kanpo ekipamendua: aparkalekua, barbakoa, ikuspegi zoragarriak, eraikin historikoa, lorategia, lorategi itxia, lorategiko altzariak, patioa, eremu berdeak. Guztiz hornituriko sukaldea, ontzi garbigailua, paella-ontzia, barbakoa. Mahai-futbol txikia, ping-pong mahaia, diana, saskibaloiko saskia, etab.
INGURUAREN INFORMAZIOA:
Lakar. Deierrin kokaturiko 65 biztanleko herrixka honetan hainbat monumentu interesgarri aurkituko dituzu: hala nola, Santa Engraziaren ermita eta Egiarteko Andra Mariaren Erdi Aroko eliza Parrokiala, XVII eta XVIII. mendeetan berritua (herri-gunetik kanpo kokatua).
Inguruan futbito zelaia eta erretegi-bodega (Bodegas Lezaun) aurkituko dituzu.
Ibilaldiak eta bisita kulturalak Lizarrako zonalde historikora, Irantzuko Monasteriora, etab.
Xendazaletasun jarduerak Urbasa-Andia mendilerroetan eta ur-kirolak Allotz-eko Urtegian.
Harremana
Telefonoa: (+34) 605430552
Posta elektronikoa: ptv60@hotmail.com
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu