Aiotz-eko Monasterio-ko Ostatua (Aiotz)
San Joseko Santa Mariaren Monasterio Zistertarra Deierrin kokatzen da. Eraikuntza modernoko monasterioa izaki, eraikin honek ez du balore turistikorik, alabaina, bere garrantziak Jaungoikoaren presentziaren testigu zuzena izatean datza.
Izan ere, Irantzuko Monasterioaren jabetzapean zegoen Allotzeko Monasterioa, 1961. urtean Allotzeko Baserriaren hondarren gainean eraikia izan zen.
Isiltasunerako, otoitzerako eta norbere baitan biltzeko espazio honetan euren komunitatea osatu duten ahizpek, Kristoren segimendua eta bizitza ebanjelikoa bihurtu dituzte beren bizitzaren erdigune, Eskritura Santuen meditazioa eta Jaunaren gorespena beren sostengu ekonomikoa den eskulanarekin tartekatzen dituztelarik.
Allotzeko komunitate monastikoa irradiazio espiritualaren zentroa da, barne esperientziaren eta Jesukristorekin otoitzaren bidez lortzen den kontaktu pertsonalari esker sorturiko argiaren laguntzaz lorturiko Jainkoaren ezagutzaren sugar mistikoa bizirik mantentzen laguntzen duelarik.
Plaza erabilgarriak: 20
Plaza erabilgarriak: 20
Monasterioko ostatuaren bidez, esperientzia espiritual hau otoitzean eta norbere baitan biltzean oinarrituriko bizitzaren bidez Kristorekin kontaktu zuzena bilatzen duten pertsona guztiekin elkarbanatzen da.
Done Jakue bideko erromesei ere ematen diegu ostatu eta baita, nahiz eta sinestunak ez izan, isiltasun eta hausnarketa egun batzuk pasatu nahi dituen edonori ere.
Helburu turistikoa eta irabazi- asmoa baztertzen ditugu.
Kultu ordutegia
Igandeak eta jai egunak:
Meza goizeko 11:00tan
Bezperak arratsaldeko 6:30etan
Lan egunak:
Meza goizeko 7:00tan
Bezperak Igandean bezala
Monasterioan eros daitezken artisau produktuak:
Mermeladak
Deierriko eztia
Zonaldeko sendabelarrekin eginiko pomadak.
Harremana
Telefonoa: (+34) 948541467 /(+34) 699013663
Posta elektronikoa: mrosa@monasteriodealloz.org
Web: www.monasteriodealloz.org
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu