Jaitz

Gesalatz bailaran kokatua dagoen gunea da, XIX mende erdialdean bertatik banandu eta berezko udal independentea osatu zuen, Muniain eta Izurtzuko kontzejuak, bailaratik fisikoki aldenduta utziz
 
Salinas eta Oro herrien elkartzearen ondorioz sorturiko udalerriak, 14,10 km2-ko azalera du, Iparraldean Goñi bailararekin egiten du muga, ekialdean Gesalatz Ibarrarekin (Izurzu eta Muniain), hego-ekialdean Bidaurreta-rekin, hegoaldean, Guirguillanorekin eta hego-mendebaldean eta mendebaldean Gesalatz Ibarrarekin. Udalerrian hiru gune ezberdintzen dira: iparraldean, Goñi bailarako hegoaldeko mendiak; Hego-ekialdean, Sarbil mendilerroaren luzapena, hondarrezko konglomeratuz osatua eta Esparaz mendian (1.019 metro) bukatzen dena. Azken honek, Salado (Gesalatz Ibarra) eta Arga (Etxauri bailara) ibaien arroak banatzen dituelarik. Erdigunean berriz ibaiak irekitako sakonunea daukagu, honek egitura konplexua du eta buztin, ofita, igeltsu eta gatzez osatua dago, gatz guneak bertan daudelarik.
 
Iparraldeko zonalde altuenetan, azpimediterranear klima ematen da eta beste guneetan mediterranear klima. Arteak dira nagusi (289 hektarea), baina badira haritzak, erkametzak eta birpopulaketa pinudiak ere.

Guesalaz Haraneko Udal Independentea XIX. Mendetik

Salinas De Oro Turismo Rural Navarra

Gaur egungo udalerriak, Jaitz, antzinatean Yaniz izena zuen eta  Erdi Aroko bi udalerria batzen zituen, Zuazu eta Oro.

Yaniz herria muino batean sortu zen, iparraldeko haizeetatik babestua eta inguruan dituen mendien magalean. Azken hauek Gesalatzetik banandu eta Jaitzeko diapiroa osatzen dute. Herriaren ondoan, punturik altuenean, herria babestuko zuen gaztelu-eliza bat eraiki zen, bertatik, Lizarraldeko zonalde zabala eta Jurramendi eta Monjardineko gainaldeak ikusten dira. Baina Oroko gazteluak ere babesten zuen herria, hau dirudienez, Haitz handia edo San Jeronimoren haitzaren gainean eraikia zegoelarik.

Tradizioari jarriki, paraje hauetan egin zituzten tradizioak dioenez, Nafarroako eta Leongo erregeek beren gotorlekuak, 920. urtean Muez eta Jaitz artean eman zen eta  Abd Al Rahman garaile irten zen Valdejunguerako bataila lazgarrian.

Salinerak

Jaitz-en, lanean jarraitzen duten iturburuko gatzaren produkzio gutxitariko bat kokatzen da.

Gatzagak oso zaharrak dira, hauei eginiko erreferentzia bat agertzen den lehenengo dokumentu idatzia 1492koa da, baina uste da zaharragoak izan litezkeela. Garai hartan, gatza ezinbestekoa zen jakiak kontserbatzeko. Gaur egun produktu merkea den arren antzinatean ez zen horrela. Bere erabilera anitzetatik honako hauek azpimarratu behar ditugu: trukerako, erabilera terapeutikoa edo medikuntzarako edota jakiak kontserbatzeko. Hala ere, erabilerarik ezagunena, bere zaporeak ekilibratu eta biziagotzeko janariaren ongarri gisa.

Gure gatzaga iturburuko urarekin gatza artisau erara produzitzeagatik ezaguna da. Prozesuan deposituetan pilatzen den eta ondoren igerileku txiki antzeko batzuetan zabaltzen den gatz-hobietako ura erabiltzen da,. Eguzkiak eta haizeak uraren lurrunketa prozesua burutzen dute, gatza igerilekuaren lurzoruan pilatuz. Bilketa eskuz egiten da, gure arbasoek egiten zuten modu berean. Modu honetan, produktu preziatu hau modu artisau lanari jarriki lortzen dugularik.

Harremana