La Madriguera de Tomaso B&B (Eraul)

La Madriguera de Tomaso Landetxea B&B (Eraul)

XVIII. mendeko landetxea, errestauratua, Eraul herrian, Deierrin.

Logelaka alokatzen da, gosariarekin edo mantenu osoarekin, jantoki txiki bat baitauka.

Instalazio oso zabalak ditugu. Beheko solairuan, tximiniadun egongela bat espazio ezberdinetan banatuta, hala nola, arabiar txokoa, sofen gunea eta haur-txokoa (artista txikientzat horma-arbel batekin). Gainera, etxeak 20 pertsonentzako gaitasuna duen sukalde-jantoki bat du, non ontzi-garbigailua eta bitrozeramika-sukaldea nahiz egurrezkoa aurkituko dituzun.

Jantokitik jolas-lekura sarbide zuzena daukagu. Bertan, rokodromoa, ohe elastikoa eta zabu handi bat ditugu. Komunetan arropa garbigailua eta lehorgailua daude. Barbakoa, mahai eta hondar-gune batekin hornituriko patio zoragarri bat daukagu etxearen atzeko aldean.

Lehenengo solairuan berriz,  komun pribatudun hiru logela ditugu, bakoitza estilo ezberdin bati jarraiki diseinatua, eta bere gordeleku propioarekin, bertan, haurrek Tomasorekin jolastu dezaten.

Hilabete batzuk barru, solairu honetan beste logela bat eta tailerrak egiteko gela handi bat egokitu nahi ditugu. Argazkietan argi eta garbi ikus daiteke, gure etxearen espiritua eta egitura orijinala mantentzeko eginiko ahalegina, adobez eginiko horma batzuez gain.

ALOKAIRUA:  LOGELAKA 
Plaza erabilgarriak: 6+2

Bed & Breakfast

Casa Madriguera Tomaso Turismo Rural Navarra

SUKALDE ZERBITZUA: 
9etatik 11tara jangelan gosari zerbitzua daukagu. Beste ordutegi batean gosaldu nahi izan ezkero, prestatuta utz diezazukegu. Zeuek sukaldatzearen edota gure egurrezko sukaldean geuk prestaturiko otorduak egitearen artean aukeratu dezakezue.

Dena den, etxean, sukaldatu ahal izateko oinarrizkoak diren hainbat produktu edukiko ditugu bezeroaren eskura. Honez gain, zainzuriak, pikillo piperrak eta etxeko bestelako produkturen bat izango dugu zuen eskura.

JARDUERAK
Astebururo, tailer bat (sukaldaritza, eskulanak…) edota ibilaldi bat eskaintzen dugu. Zuen egonaldiaren antolaketa erraztu dezakegu, aurretiko erreserbak eginez berau beharrezkoa duten jarduera nahiz jatetxeetan. Egongelan eta sukalde-jantokian wifi zerbitzua daukagu.

Telebista, musika eta irakurketa.

Wifi-dun telebista handi bat daukagu egongelan. Honez gain, binilozko diskoz osaturiko bilduma izugarri bat daukagu berauek entzun ahal izateko disko-jokagailu batekin batera. Baita USB sarbidedun CD erreproduktore bat ere. Gainera, mahai jokoak eta liburuak aurkituko dituzu.

UMEZAIN ZERBITZUA
Ordu batzuetan haurrak utzi nahi izan ezkero umezain zerbitzua daukagu (aurreko egunean abisatu behar da).

GARRAIOA 
Erromesak al zarete? Autorik gabe bidaiatzen al duzue? Hala bada, Lizarratik edo Lizarrara dohainik eraman edo ekar zaitzakegu. Guk ere bidea egin dugu eta badakigu eguna oinez pasatu ondoren harrera on batek duen garrantzia. Dohainekoa.

DOHAINEKO BESTELAKO ZERBITZUAK.
Etxeko bizikleten erabilera eta haurrentzako osagarriak (bainera, hamaka, sehaska…).

Ikus dezakezuen bezala, gure etxea ezin hobeto ekipatuta dago haur bisitarientzat!

Harremana

Helbidea: C/ Odieta 10, Eraul
Telefonoa: (+34) 661949123 / (+34) 610713889
Posta elektronikoa: vickybriongos@hotmail.com
Web: lamadrigueradetomaso.com