Panadería Artesana
Lorkan (Nafarroa) kokatutako enpresa honek, bete-betean Donejakue bidean, okintza tradizionalean 40 urtetik gorako esperientzia du.
Gure produktuak: ogi laberatua eta ore izoztuak (aurrez egosita)
Panadería Artesanak(artisau-okindegia) okindegi tradizionaleko produktu ugari egiten, labeatzen eta banatzen ditu egunero: ohiko ogia, sobatua, opila, txapata, gatzik gabeko ogia, %100 integrala, haziduna, baguettea, espelta, etab.
Bestalde, gure bezeroen premiei eta kontsumo-ohitura berriei erantzuteko, gure produktu-garapen ildoa zabaldu dugu ogi aurreegosi eta ore izoztuak eginez, betiere pausatzeak eta egiteko modu tradizionalak erabat errespetatuz.
Beti leial kalitatezko ogiak egiteko premisari, aldi berean dieta eta elikadura-ohitura hobetzen eta aberasten duten barietateen alde egiten dugu. Horren erakusgarri da gure ogietara gehitu izana D bitaminaz aberastutako legamia.
Lorkako artisau-ogia
ORE IZOZTUAK
Ore izoztuetan, produktu sorta zabala dugu, batez ere salmenta-puntu "beroetara" edo ostalaritzara bideratuak. Izan ere, horiek konbekzio-labea dute egosten amaitzeko.
Hala, eta beharren arabera, barietateak nahi dugun formatura egokitzen ditugu: barra/orea, barra, baguettea, baguette integrala, galegoa, txapata, zereal-txapata, arto-txapata, baserrikoa, etab. Ostalaritzarako, gainera, formatu txikiagoak eskaintzen ditugu, hala nola mini erromatarra, pintxoa, errazio-opila, hanburgesa, bokata, etab.
OSAGAIAK
Ogi hauen osagaien artean zekale eta gari irinak daude. Baina, benetan, ama oreak eta prozesu naturalak dira, hartzidura bikoitza eta hirukoitza kasu, ahalbidetzen dutenak "Arte de Hacer Pan" edo Ogia Egiteko Artea berreskuratzea. belaunaldiz belaunaldi heredatutakoa.
Harremana
Herria: Lorca.
Helbidea: C/ Lakar 2
Harremana: Loli Maestro
Telefonoa: 948 541313 / 650703329
Posta elektronikoa: panaderiaartesana@llanosmail.com
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu