Basabere Baserri-Eskola (Lezaun)

Naturaren Interpretazio Gunea

Basabere baserri-eskolak eskaintza anitza du, bai fauna aldetik, bai flora aldetik. Instalazioak bertan bizi diren animalia moten arabera banatuta daude.
 
Egunero bisita gidatuak egiten dira eta haurrentzako kanpamenduak eskaintzen dira.

Turismo Rural Navarra Basabere Granja Escuela Lezaun

EREMU BISITAGARRIAK

  • Urmaela:bertan ikus daitezke hainbat ahate, antzara, beltxarga, dortoka… arraza.
  • Harrapariak:hainbat hegazti harraparien arraza eta horien hegaldi-erakustaldia bisitariekin elkarreraginean.
  • Harrera:erabilera anitzeko eraikina. Bertan egiten dira ongi etorria emateko hitzaldia, zenbait bideoren proiekzioa,   tailerrak eta jarduerak.
  • Baratzea:baratze ekologiko hau lau zatitan banatzen da: zerealak, ortua, berotegia eta sendabelarrak. Horietan ere hainbat jarduera eginen dira.
  • Etxaldea.Ukuilu honetan etxeko animaliak irudikatuta daude eta animaliekin hainbat jarduera eginen dira.
  • Oilategia:eskorta honetan hegazti-hazkuntza tradizionalean parte har daiteke.
  • Aletegia:animalien elikaduran erabiltzen diren pentsu, zereal eta bazka gordetzeko eraikin txikia.
  • Fauna basatia:hain justu hau da Basabere beste baserri-eskoletatik bereizten duena, animalia basatiekin egiten diren jarduerak.
  • Jolas-eremua:jolas librerako gune bat ere aurreikusi da, txikienek aukera izan dezaten kulunkekin, tirolinarekin eta rokodromoarekin ongi pasatzeko.

Harremana

Helbidea: C/ Ligorri Nº 7 . Lezaun.
Telefonoa: 677 157 605 ; 948 542076
Posta elektronikoa: info@basabere.com
Web: www.basabere.com/