Don Roque I eta II Landetxeak (Abartzuza)
Bi etxe independente:
- DON ROQUE I: Egongela-jangela zabala tximinia eta telebistarekin, hornituriko sukaldea, bainugeladun 6 gela, bi ohe gehigarri jartzeko aukera. Telebistadun gela, lorategia kolunpio eta barbakoarekin eta Don Roque II etxearekin elkarbanaturiko jolas-gela ditu.
- DON ROQUE II: Egongela-jangela zabala tximinia eta telebistarekin, hornituriko sukaldea, bainugeladun 4 gela, ohe gehigarri 1 jartzeko aukera. Portxe, altzari eta barbakoa dun lorategia ditu. Baita. lorategia kulunka eta barbakoarekin eta Don Roque I etxearekin elkarbanaturiko jolas-gela ere.
Abartzuza 563 biztanleko herria da, 567 metroko altueran kokatua.
Iparraldean Urbasa-Andia mendilerroa eta Zunbeltz mendiarekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta Deierrirekin, hegoaldean, azken honekin eta mendebaldean Allin, Amezkoa eta Urbasarekin.
Lizarratik 8 km-ra eta Iruñeatik 42ra kokatzen da Abartzuza.
Herriaren erdigunetik 4 km-tara Irantzuko Andra Mariaren Monasterio zistertarra aurkituko duzu. Leku honetatik hainbat ibilbide abiatzen dira, hala nola, Irantzu Ibaiaren arroila igarotzen duena.
- Hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Udaran irekitzen diren igerileku munizipalak, frontoi estalia, aurrezki kutxa, osasun zentroa, farmazia, okindegiak, elikadura dendak, harategia, likore fabrika, jatetxeak, gaztandegiak eta beste hainbat material lantzen duten artisauak.
Harremana
Telefonoa: (+34) 677532558
Posta elektronikoa: javpagola@gmail.com
Web: https://www.casasdonroque.com/
Erreserbak: https://www.casasdonroque.com/reservas-alojamiento-tierra-estella.html
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu