Irantzuko Monasterioa

Bere eraikuntza prozesua 1176. urtean, XII. mendearen bukaeran, hasi zen eta XIV. mende hasierara arte luzatu.

Zistertar estiloko eraikin hau erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizio garaian kokatu behar dugu.

Irantzuko Monasterioa

Turismo Rural Navarra Monasterio Iranzu 03

  • Klaustroa: Eraikuntza etapa ezberdinak. XII, XIII eta XIV. mendeak. Modu honetan, estilo guztiz zistertarretik hasi eta gotiko estiloaren adibide garbiak diren elementuak ikus ditzakegularik.
    Garbilekua: Oinplano poligonaldun garbilekua gotiko estilokoa da, nahiz eta 1942an eginiko errestaurazio lanetan ia bere osotasunean berreraiki zen.
  • Kapitulu gela: XII. mende amaierakoa.Bi koloma zentralen gainean sostengatzen den gurutze ganga batez estalia. Bi leihoren artean kokatzen den erdi puntuko arku bat da sarrerako atea.
  • Sukaldea:  XII. mendean eraiki zen, espazioaren erdigunean kokatzen den lau arku zorrotzek sostengaturiko tximinia nabarmenduz. Estalki sistema dekoraziodun klabeetan errematatzen diren gurutze gangek osatzen dute eta aldi berean ganga hauek mentsula eta dekorazio geometrikodun kapitelen bidez sostengatzen dira.Kanpoaldean, kontrahormen bidez indarturiko horma sendoak nabarmentzen dira.
  • Eliza: Hiru nabekoa gurutzadura eta hiru buruko burualde zuzenarekin. Nabe hauek pilare sendoetan sostengatzen diren arku zorrotzen bidez banatzen dira. Elizaren estalki sistema arku fajoien eta mentsulen gainean sostengatzen diren gurutze gangek osatzen dute.
    Eliza osoan dekoratuta ageri diren elementu bakarrak kapitelak eta mentsulak dira, non elementu begetal eta geometrikoak ikus ditzakegun. Barnealdean hainbat leiho ditu, hauetatik sartzen den argia hiru leiho eta arrosetoia dituen presbiterioan zentratzen delarik.
    Kanpoaldeko hormak harlanduzkoak dira eta kontrahorma sendoen bidez indartuta ageri dira. Oinaldean, erdi puntuko arku txaranbeldu baten osatzen duen ateburua daukagu.
  • Sakristia: XVII. mendearen lehenengo erdialdean egina estilo manieristan.
  • Errefektorioa: Portada gotiko a da egitura orijinaletik kontserbatzen den elementu bakarra, XVII. mendean guztiz eraldatua izan baitzen. Gaur egun ez dago ikusgarri bisitariarentzat.
  • Biltokia: Oinplano errektangeluarreko espazio hau elizaren garai berean eraikia izan zen. Ez da ikusgarria bisitariarentzat. 
  • Abade-etxea: Nahiz eta barroko garaian errestauratu zuten, abade etxe originala eta gaur egun kontserbatzen den arku zorrotzeko sarrera XII. mendean eraikia da. Ez da ikusgarria bisitariarentzat.