Azanza Patxarana Bodegara bisita gidatua

Bodegas Pacharan Azanza

Azanza Patxaran Bodegak 1810. urtetik ekoizten ditu bere produktuak eta Azanza enpresaren fundatzailea Jose Maria Velasco Azanza izan zen. Honela, pixkanaka pixkanaka eta urteak igaro ahala enpresa indartu egin zen, arrakasta izugarria lortuz.

1997. urtean, Jesús Velasco López-ek ekotipo berrien aukeraketa bat egin zuen Abartzuza inguruan Kontseilu Erregulatzaileak babesturiko barietateak landatu ahal izateko. Basaran berri hauek izan ziren Jesus Velascok Azanza JV.1810-ren gisako gama altuko patxarana produzitzeko erabilitako oinarria.

Endrinas Pacharan Azanza Abarzuza Turismo Rural Navarra

Bisita gidatua

Bisita honela egingo da:

Bisitariei harrera Bodegan.

Nafarroan patxaranak izan duen historia eta urteetan zehar izan duen eboluzioaren azalpena.Ibilbidea Bodegan zehar patxaranaren elaborazio prozesuaren, botilaratzearen, beratzearen… inguruko azalpenekin.Patxaranarekin eginiko Koktail baten dastaketa.

Hiru patxaran mota ezberdinen dastaketa non bakoitzaren zaporearen, puntuazioaren eta beste hainbat ezaugarriren inguruan eztabaidatuko den.Aranbeltz zuhaitzen sailetara bisita, mendira joango gara basaran mota ezberdinak eta bakoitzaren zaporea, hazkuntza prozesua, bilketa eta fruituaren trazabilitatea ezagutzeko. Gainera, zonaldeko laborantzak eta inguru zoragarriak ezagutuko ditugu, marko ezin hobea bisita honetarako.

Harremana

Lekua: Carretera San Sebastian, Nº 13 bajo. 31178 ABÁRZUZA
Harremana: Tere Arizaleta
Telefonoa: 948 520040
Posta elektronikoa: licoresazanza@llanosmail.com
Web: www.pacharanazanza.com