Gesalatz bailara

Urbasa Andiako parte naturalean kokatua, Allotz-eko urtegiaz inguraturik.
Gesalatzeko Bailara 15 kontzejuk osatzen dute: Argiñano, Arzotz, Estenotz, Gariosain, Genbe, Iruxo, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Gesalatzeko Muniain, Muzki, Bidaurre eta Biguria. Historikoki, Jaitz ere bailara honen barnean kokatua zegoen, baina XIX. mendean herri independente gisa banandu zen.

15 Kontzeju

Turismo Rural Navarra Iglesia San Roman Arzoz

Gesalatz bailarak 465 biztanle ditu, eta Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, Andia mendilerroak, Etxauriko harkaitzak eta Deierrik babestuta, hegoaldean berriz, Girgillano meniekin egiten du muga. Bere izena, Salado ibaitik datorkio, lurraldea iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duelarik, bere ur eta ibaiadarrekin bailararen hegoaldean kokatuta dagoen Allotz-eko urtegia elikatuz.
 
Birsorkuntza honen protagonistak, hein handi batean, Gesalatz berria biziberritzen ari diren gazteak dira. Gainera, Bailarari bultzada handi emango dion motor berri bat pizten hasi da, turismoa, jadanik hainbat aterpetxe eta landetxe sortu dira bailaran, baita Aritzaleku izeneko kanpin bate ere.

Naturaz inguratutako Bailara dugu (ibai, urtegi, mendilerro, etab), historiaz betea, harrizko etxe eta jauregi ederrak eta aspaldiko ohitura eta jaiak mantentzen jakin duena; bezeroak zein azkeneko xehetasunak ongi zaintzen dituzten landa-etxeak ditugu; eta guztiaren gainetik, beren bailara maitatzen duten biztanleak. Beraz, espazio txiki honetatik gure bailararen partaide egin nahi zaitugu.
 
Gure Bailararen errekurtsorik garrantzitsuenetarikoa Allotz-eko Urtegia da, non Nafarroako Bela Eskolak bere kokagunea duen. Bertan, ur-kirolen eskaintza ezin hobea aurkituko duzu, hala nola, Bela, windsurf, piraguismoa, paddle sup eta urte osoan zehar hainbat kirol lehiaketa.

Historia

Aipagarria da, garaiko hainbat dokumentutan Eneko Haritza Iruñeako lehenengo errege baskoiaren jatorria Biguria izan zela irakur daitekeela, dokumentu hauetako batzuk  Bigorria edo Bigoria izeneko leku bat aipatzen baitzuten.

Historiaurre garaiko bizitzaren arrastoak topatu dira bailaran, hala nola, Genbe inguruan aurkituriko Neolito eta Brontze Aroko piezak. Hala ere, aurkikuntzarik garrantzitsuenak Garisoain, Lerate, Muzki eta Muetzen aurkituriko erromatarren garaiko aztarnak dira. Erromatarren garaian, nekazaritza indar handia hartzen hasi zen, goldearen asmakuntza, laborantza berrien erabilera, komunikazioen hobetzea… zela eta.
 
VI- VIII. mendeetan, 711. urteko musulmanen inbasiora arte, errege godoen eraso eta jazarpen iraunkorra eman zen, izan ere, baskoiek ez zuten Iberiar penintsula osoko buruzagi baten menpe egon nahi. Batzuk alde egin zuten, baina bertan gelditu zirenek, bailaran, populazioaren hazkunde izugarri bat jasan zuten, godoen erasoetatik ihes eginez iristen ziren hainbat eta hainbat pertsona zirela eta.
 
Urteen poderioz, egoera pixkanaka aldatuz joan zen, izan ere, tropa musulmanek aurreraka jarraitu zuten 920. urtean eman zen Baldejunkerako batailan bere puntu gorenera iritsi zelarik. Bataila hau Muetz eta Jaitz artean eman zen, non, Abd al-Rahmann II.ak Antso I.a Gartzez eta Ordoño II.a-ren tropei irabazi zien.
 
XIII. mende bukaerarako gaur egun ezagutzen ditugun bailarak sortzen hasi ziren, Deierri Gesalatz-engandik banandu zen, Ubagua ibaiaren banaketa lerroari jarraiki. 1348, 1362 eta 1599. urteko izurrite bubonikoak pasa ondoren, berriro ere zonalde hauek egonkortzen hasi ziren, eliza erromanikoak gotiko estiloko eraikin handi eta lirainek ordezkatu zituzten.
Handik urte batzuetara, XV. mendean agaramontarren eta beaumondarren artean emandako guda zibilak sekulako inpaktua izan zuen bailara honetan, eragin zituen gastuak zirela eta.
 
XVI. eta XVII. mendeak oparotasun handikoak izan ziren, izan ere, bertako komertzio guztia Lizarrara, non guztia egonkor mantentzen zela zirudien, bideratzen zen XIX. mendearen lehenengo urteetara arte. Garai honetan, Nafarroa Napoleonen menpe gelditu zen, nahiz eta bailara liskar hauetatik kanpo gelditu. Ondoren, karlistadak iritsi ziren, hauek sekulako golpea eman ziotelarik zonaldeari eta bertako jendeari.
 
 
Azkenik, XX. mendean, familia laborantzen sistema mantentzen zuten, kontsumo propiorako animalia eta baratzarekin batera. Guda zibilak triskantza handia izan zen bailararako. 50. hamarkadan gari-sailak ziren nagusi hauek etxe bakoitzeko lana izugarri handitzen zutelarik, 60. hamarkadara iritsi arte, non landa exodoa eman zen, herrietako etxeak hutsik gelditu eta gazteek hirietara alde egin zutelarik.

Harremana

Telefonoa: (+34) 948357008
Posta elektronikoa: ayuntamiento@guesalaz.es
Web: www.guesalaz.es