Basabere Ikastetxeko Baserrira bisita

Bisita gidatuak eta udalekuak haurrentzat

Bisita honetan, Lezaun herrixka zoragarrian kokaturiko Basabere baserrian, naturarekin kontaktu zuzena ahalbidetuko dizun esperientzia paregabe bat bizi ahal izango duzu.

Gure baserriko animaliak bisitatuz, erreskate zentroko animaliak eta baratze ekologikoa ezagutuz edota jasangarritasunean, birziklapenean eta naturarekiko errespetuan oinarrituriko tailer ezberdinak eginez.
 

Turismo Rurual Basabere Granja Escuela Navarra

Bisita gidatua

Urmaela: Bertan, ahate, zisne, antzara, eta dortoka arraza ezberdinak ikus daitezke.

Harrapariak: Hegazti harraparien arraza ezberdinak, hauen hegaldi erakustaldia bisitariekin elkarrekintza izanez.

Harrera: Erabilera anitzeko eraikina, bertan, harrera hitzaldia emateaz gain bideo proiekzioak edota tailer eta jarduera ezberdinak egiten direlarik.

Baratzea: Baratze ekologikoa. Lau zatitan banatzen da, zerealak, baratze tradizionala, berotegia eta sendabelarrak. Hemen ere ekintza ezberdinak burutzen dira. 

Baserria: Etxe-abereen ukuilua, non animali hauekin hainbat ekintza burutzen diren.

Oilategia: Hegazti-hazkuntza tradizionala ezagutzeko eskorta.

Biltegia: animalien elikadurarako erabiltzen diren pentsu, zereal eta bazka ezberdinak gordetzeko eginiko eraikina.

Animalia basatiak: animalia basatiekin eginiko ekintzak dira Basabere baserria beste baserri eskoletatik desberdintzen duen ezaugarria,

Jolas tokia: Jolas librerako eremu bat daukagu, tirolina, rokodromoa, zabua… eta beste hainbat jokorekin, etxeko txikienek bertan goza dezaten.