Geocaching-a Irantzuko lurretan. Aurki itzazu 12 altxorrak. Irantzuko monasterioa
Irantzuko Lurrak Elkarteko informazio puntutik gertu Irantzuko bidexketako ibilbidea azaltzen duen panela dago. Geocach-ak ibilbide luzeenean daude kokatuta, hots, Irantzuko Monasteriotik igotzen den bidean (marka horiak). Ondoren Arantzandiako mendi-bidetik jarraitzen du ibilbideak (marka laranjak) Irantzuko Eskortara (marka urdinak) iritsi arte. Amaitzean Irantzuko Lurrak Elkarteko informazio puntura iritsiko gara berriz ere.
Geocachinga aisialdi-jarduera bat da; joko honen helburua altxorrak (cacheak) naturan zehar ezkutatzea eta aurkitzea da. Edozein pertsonak har dezake parte GPS konexioa duen edozein gailu erabilita. Altxorrean libreta edo paper bat dago, eta altxorra aurkitzen duen orok izena eta data idatzi beharko du.
Geocaching o Geoescondite
NON DAUDE ALTXORREN KOORDENATUAK?
Geocachingak mundu osoan zehar daude. Horiek aurkitzeko aplikazio ofiziala deskargatu eta eman izena www.geocaching.com web gunean.
JOKOAREN ARAUAK
Altxorra aurkitu ondoren:
- Kutxatik zerbait ateraz gero beste zerbait utzi beharko duzu horren truke, eta zure bisitari buruzko zerbait idatzi beharko duzu bertan dagoen koadernoan.
- Gainerako jokalariek jokoaz gozatu dezaten ez ezazu kutxa mugitu edo suntsitu. Benetako altxorra kutxa aurkitzean datza, baita zure interesak gainerako bisitariekin partekatzean ere.
- Idatzi zure izena eta data koadernoan eta eman izena webgunean.
- Osotara 12 altxor daude ezkutatuta Irantzuko Monasterioaren inguruan dauden hiru bidexketan.
ANIMATUKO ZARA IRANTZUKO BIDEETAN DAUDEN ALTXORRAK AURKITZERA?
Oinetako erosoak, jatekoa eta edatekoa eraman behar da.
Derrigorrezkoa da gainerako bisitariekiko 1,5 metroko aldea mantentzea eta musukoa erabiltzea.
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu