Artea landa etxea (Abartzuza)
Artea Etxea Abartzuzan (Nafarroa) dago kokatuta, Urbasa eta Andia Mendilerroen magalean, eta Irantzuko Monasterio zistertarretik oso gertu, bisitatzeko oso gomendagarria dena.
Gure landa etxean 10 pertsonek har dezakete ostatu, baina haur batentzako ohe osagarria eta bi sehaska ere daude eskuragarri.
Plaza erabilgarriak: 10
ALOKAIRUA: Osorik

- Beheko solairuan egongela-jantoki zabala, guztiz hornitutako sukaldea, logela eta komuna daude. Bertatik lorategi eta portxera igaro daiteke.
- Bigarren solairuan hiru logela eta guztiz hornitutako bi komun daude. Toki lasaian dago kokatuta, Abartzuzako kanpoaldean, eta erlaxatzera eta atseden hartzera gonbidatzen duen artadi batez dago inguratuta.
- Lorategia guztiz hornituta dago, barbakoa eta guzti. Wifi-a eta jolasteko lekua kanpoaldean.
- Kokapen ezin hobean dago Nafarroa eta ondoko probintziak ezagutzeko. Iruñeatik ordu erdira dago eta Gasteiz edo Donostiatik ordu batera.
Abartzuza
563 herritarreko udalerria da, 567 metroko altueran kokatzen dena. Iparraldean Andia-Urbasa eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta Deierrirekin, hegoaldean azken horrekin eta mendebaldean Allin, Ameskoabarrena eta Urbasarekin. Iruñeatik 42 kilometrora dago eta Lizarratik 8ra.
Herritik 4 kilometrora Irantzuko Monasterio zistertarra dago, Lizarraldeko bisita guztiz gomendagarria. Leku horretatik abiatuta bidexka politak egin daitezke, bereziki Irantzu Ibaiaren Arroilatik igarotzen dena.
Hurrengo zerbitzuak ditu Abartzuzak:
Herriko igerilekuak udan zehar, frontoi estalia, bankua, osasun etxea, farmazia, okindegiak, janari denda, harategia, likore eta patxaran fabrikak, jatetxeak, gaztandegiak eta material desberdinekin lan egiten duten eskulangileak.
Harremana
Telefonoa: (+34) 679404592
Posta elektronikoa: info@casaartea.com
Web: www.casaartea.com
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu
- Legezko Oharra
- Pribatasun Politika
- Kookiak
- Web Mapa
- Web Diseinua: Acuarela Digital