Bisita gidatua Urrizaga Gaztandegira

Antzinako zaporearekin, gure asmoa, urtero, egunero, landako zaporedun gazta produzitzen jarraitzea da. Gure inguruneko zelai eta Urbasako larreetan gure ardiek lasai eta bakean bazkatzen duten, ondoren, gure arbasoen ohiturak jarraiki, gazta egiteko beharrezkoa dugun esne garbi eta osasuntsua emetan digutelarik. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu gazta egiterakoan, hau probatzen duenak bizirik dagoen esne naturalak gure gaztei egunero ematen dizkien zapore, gustu, usain eta testura guztiak antzeman ditzan.
 
Gure gaztak hainbat sari jaso ditu (artzain gazta lehiaketa ezagun askotan irabaziak), hobetu nahi ditugun sariak GURE GAZTA ezagutu nahi duen edonorekin partekatuz.

Herria: Abartzuza
Prezioa: 4€

D.O. Idiazabal

Queseria Urrizaga Turismo Rural Navarra Idiazabal

Bisita gidatua

Bisitariei harrera gaztandegian.

Gaztaren elaborazio prozesuari eta artzainen bizitzari buruzko argazki erakusketa.
Erakusketaren azalpena.

Artzainek beren esperientzia pertsonala kontatuko dute, beren bizipenak nahiz beren arbasoen kontakizunak azalduz.
Gaztaren elaborazio prozesuaren azalpena.

Dastaketa : Idiazabal gazta ondua, ardi mami egin berria, ardi gaztanbera egin berria, gazta ketuak eta Gazta Zaharra.

Harremana

Harremana: Mari Mar Castro Sanz eta Miguel Angel Iriarte
Lekua: Abartzuza
Telefonoa: 677 40 86 35 / 948 52 01 09
Posta elektronikoa: quesosurrizaga@gmail.com