Argine Landa etxea (Iturgoien)

Argiñe landa etxea Iturgoien herri ederrean dago kokatuta, Andia Mendilerroaren magalean, Gesalatzeko haranean; Iruñeatik 35 kilometrora eta Lizarratik 17ra dago.

100 biztanleko herri lasai hau Urbasa-Andia natura-parkearen magalean dago kokatuta, Ubaguaren Iturburutik eta Allotzeko Urtegitik oso gertu.  

LANDA ETXEAK SAUNA FINLANDIARRA, LORATEGI HANDIA BARBAKOAREKIN ETA JOLAS-GELA DAUZKA

Plaza erabilgarriak: 10

Casa Rural Argine Iturgoyen Turismo Rural Navarra

Berritutako nobleen etxe tradizionala. Antzinako egitura eta gelen banaketa mantentzen dira, eta bere horretan utzi dira garai bateko egur noblea, harria eta apainketa tradizionala.

Lan luze eta zehatzaren ondoren, etxea guztiz erosoa bihurtu dugu eta beharrezko zerbitzuez hornitu dugu bisitariek egun ahaztezinak igaro ditzaten:
6 pertsonentzako sauna finlandiarrean erlaxatuko dira eta familia guztiak lorategiaz gozatuko du, baita jolas-toki handi eta erosoaz ere.

Etxea osorik alokatzen da eta 10 pertsonentzako tokia du. Etxea hiru solairutan dago banatuta.

Lehenengo solairua:

  • Sukaldea, egongela eta komuna
  • Egongela-jangela tximiniarekin, telebista eta DVDa
  • Sukaldea tximinia, garbigailu, mikrouhin, plater-garbigailu, xukatzaile eta bestelako etxetresna elektrikoekin
  • Upeltegia tokiko produktuekin
  • Kanpoko patioa lorategiarekin

Bigarren solairua:

  • Hiru logela bikoitz birentzako oheekin
  • Komun bat
  • Lorategi ederrera eramaten duen portxea
     

Hirugarren solairua

  • Bi logela: bat bikoitza eta bestea umeentzako jolasekin
  • Komuna dutxarekin eta sauna finlandiarra
  • Haranera eta lorategira bistak dituen terraza
  • Kanpoaldea
     

Barneko patioa, kanpoko lorategia eta barbakoa
  Zerbitzuak: 6 pertsonentzako sauna finlandiarra, doakoa