Natura

Irantzu-ko lurrek paisaia aniztasun izugarria dute, bailaren iparraldean Urbasa eta Andiako mendilerroak daudelarik. Hauek, Kantauritik datozen hezetasunak gelditu eta deskargatzen dituen muga klimatiko moduko bat osatzen dute. Mendilerroak, berez, ertzak goratuta dituzten goi-lautadak dira ipar nahiz hego isurialdean.

Nahiz eta bertan hainbat eurite eta elurte eman, lur karstikoa izaki, ia ez dago gainazaleko ibairik, ura arrakala eta leizeetatik iragazten baita, lurpeko sare bat sortuz. Lurraren, erliebearen eta klimaren ezaugarri hauek Urbasa-Andiako hiru begetazio motak zehazten dituzte: basoak, berdinekoa eta harkaitzetako begetazioa.

Baso hostoerorkorrak Urbasako mendilerroaren gainazalaren zati handi bat okupatzen dute, baina gutxiengoa dira Andian.

Pagondoa da nagusi, astigarra, ezkia, lizarra eta gorostiarekin batera.
Parke naturaleko landare aberastasunaz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da hagin ale zoragarri bat aipatzea, “Otsaportilloko Hagina”, monumentu natural izendatua eta babestua.
 

Paisaia barietate aberatsa

Hayedo Urbasa Andia Niebla

Fauna

Katagorriek, sagu-zaharrek, azeriek, azkonarrek, lepazuriek eta mota guztietako hegazti eta anfibioz osaturiko fauna anitza aurkituko duzu.
 
Hegazti harrapariak: Sai arrea, belatz handia, hontz handia, hontz txikia, miru gorria, belatz, mirotza, gau-hontza. etab.
Bestelako hegaztiak: Antzandobi handia, txantxangorria, kalandria, urretxindorra, karnaba, urretxoria, ur-zozoa, etab.
Uretako fauna: Koartza, ubarroia, uroiloa, antzarakumeak, basahateak etab.
Espezie zinegetikoak: Eperrak, birigarroa, galeperra, oilagorra, pagausoa, basurdea, azeria, erbia, etab.
Iktiofauna: Karpa, barboa, loina, izkira, etab.

Landaretza

Abartzuza, Lezaun, Jaitz, Gesalatz bailara eta Deierriko landaretza, orokorrean, honako espezie hauek osatzen dute:

  • Pagadiak, artea, haritzondoak
  • Erkametzak
  • Sasiak, ezpela, ipurua
  • Makala,
  • Zumarra, lizarra
  • Haltza, sahatsa, ezkia
  • Larizio pinua
  • Aleppo pinuaren birpopulaketa arteekin, etab.