Irantzu-ko Monasterio-ko Ostatua (Abartzuza)

Monasterioa inguru historiko-artistiko ezin hobean kokatua dago, eraikina, zistertar jatorrikoa da eta bere eraikuntza prozesua XII. mendean hasi eta XIV. mendera arte luzatu zen.

Erdi Aroko jatorrizko eraikuntzatik, gaur egun, elizaren oinarriak, klaustroa, Kapitulu gela, kastigu zeldak, lokutorioa eta Sukaldea kontserbatzen dira. Eta gainontzekoa XVI eta XVII. mendeetan eginiko berrikuntzei zor diegu.

Gaur egun, kontserbazio egoera onean eta inguru paregabe batean, mendiz eta naturaz inguraturik, aurkitzen da.
 
Plaza erabilgarriak: 150

Hospederia Monasterio Iranzu

Monasterioko ostatuaren bidez, esperientzia espiritual hau otoitzean eta norbere baitan biltzean oinarrituriko bizitzaren bidez Kristorekin kontaktu zuzena bilatzen duten pertsona guztiekin elkarbanatzen da. Baita, nahiz eta sinestunak ez izan, isiltasun eta hausnarketa egun batzuk pasa nahi dituen edonorekin ere.
Taldeen egonaldiaren barnean pentsio osoa sartzen da.
Gurtza orduak Igandeak eta jaiegunak:

Meza eguerdiko 13:30etan.
 
Monasterioan eros daitezkeen artisau produktuak:
Mermeladak
Egurrean eginiko artisau-lana.
Likoreak
Pastak
Posterrak
Bailarako eztia.

Harremana

Telefonoa: (+34) 948520012
Posta elektronikoa: monasteriodeiranzu@teatino.com