Egiarteko Andra Mariaren Eliza
Deierriko Haranean kokatzen den eliza erromaniko hau Lakar eta Allotz herrien artean kokatzen da.
Urbasa-Andia mendilerroaren kareharrizko hormek mendi eta zereal-soroz beteriko paisaia zoragarria enmarkatzen dute.
Eliza hau misterioz, enigmaz eta magiaz beteriko eraikina da. Pista baten bidezko sarrerak eta eliza nagusia inguratzen duten eraikinek, monumentu historiko hau azken momentura arte sekretuan mantentzea ahalbidetzen dute, honela, bisitaria atriora iristean honen edertasunarekin liluraturik gelditzen delarik.
Deierriko Haranean kokatzen den eliza erromaniko hau Lakar eta Allotz herrien artean kokatzen da.Urbasa-Andia mendilerroaren kareharrizko hormek mendi eta zereal-soroz beteriko paisaia zoragarria enmarkatzen dute.Eliza hau misterioz, enigmaz eta magiaz beteriko eraikina da.
Pista baten bidezko sarrerak eta eliza nagusia inguratzen duten eraikinek, monumentu historiko hau azken momentura arte sekretuan mantentzea ahalbidetzen dute, honela, bisitaria atriora iristean honen edertasunarekin liluraturik gelditzen delarik.
Erdia Aroko karakol formako eskailera bihurritu baten dorrerantz garamatza. Egurrezko habeak, harlandua eta lehien bidez enmarkaturiko kanpai handiak eraikinaren landa estiloa edo itxura nabarmentzen dute.
Eraikinaren puntu altuenetik dauden ikuspegiak izugarriak dira. Gozatu ezazu ikuspegiez zure irudimenak Erdi Arora edota Karlismo garaira ihes egiten duen bitartean Lakarreko Bataila bezalako gertakariak gogoratuz. Eta gertakari historiko honen testigu izan nahi baduzu, gogoratu bi urtez behin batailaren ikuskizun bat egiten dutela.
Bisita gidatuak egiten dira
Harremana
Harremana: Charo Apestegia
Lekua: Lakar / Aiotz (Nafarroa)
Prezioa: 2€ taldeak, besteak deitu
Telefonoa: (+34) 948536318 / (+34) 646185264
Lotutako edukia
Harremana
Erabili bitarteko hauetakoren bat, ahalik eta lasterren lagunduko dizugu