Lezaun

Lezaun udalerria Andia mendilerroaren hegoaldeko magalean kokatua dago. Lizarraldeko iparraldeko mugan kokatua dago. Bere paisaia karstikoa guztiz ezaugarrizkoa da, haitzulo eta leizez inguraturik dagoelarik.

Bere euskarazko izenak ezin hobeto deskribatzen du: Lezaun (LEZ=lezea), -AU= handia)
Iparraldean, Zunbeltz eta Andiarekin egiten du muga, hegoaldean, Deierri bailara eta Abartzuzarekin eta ekialdean berriz, Gesalatz bailara du mugarri.

Lezaun

Lezaun Tierras De Iranzu Turismo Rural

Lezaungo Udalaren historia nahiko berria da, 55 urte inguru ditu. 1951. urtean, Deierriko udalaren menpe zegoen kontzejua izateari utzi eta independentzia lortu zuen. Esan daiteke, tradizioz, Lezaun artzainen herria izan dela, baso eta larrez inguraturik baitago ia bere osotasunean, eta bere tradizioek ere hala diote..

Aipagarria da herriaren historia eta arte ondarea:
 

  • Armarridun etxeak ditugu alde batetik, beren jabeek egoera ezin hobean kontserbatu dituzten jauretxeak. Hauen adibide delarik “Subiza etxea”.
  • San Pedro eliz-parrokia (XII. mendea). XVII. mendean eraikinari zati berri bat gehitu zitzaion, eta ondare historiko eta kulturalaren aldetik balore handia duen erdi aroko dorre bat dauka elizak.
  • Santa Barbara baseliza. herriaren erdigunearen hegomendebaldean kokatua, oso kontserbazio egoera onean dago.
  • San Kristobal baseliza, Erdi Aroko jatorria du, XII. mendekoa da hain zuzen ere eta hau ere oso egoera onean dago gaur egun.
  • Lezaungo Azpilikueta familiako kideak Xabierko San Frantziskoren ahaide zuzenak ziren, eta diotenez, egun Nafarroako patroia dena Lezaunen egon zen.
  • Gainera, dirudienez, bere tutore eta irakasle izandako Azpilikuetako Martin (Azpilikuetako Maria, Xabier-en amaren, senidea) Lezaungoa zen.

Bitxikeriak

Cerro viejo" haitzuloa: Lezaun herriaren amaieran dago historiaurreko aztarnak aurkitu diren leize hau, baina ez da bakarra. Zehazki, uste da “Cerro Viejo” koba hilobi-gune gisa erabili zela.  
 

  •  Erdi Aroko berriak". 1209. urtean, Miguel de Ianiz jaunak, Lezaunen eta Iriberriz zituen hainbat jabetza eta morrontza eman zizkion Iratxeko Monasterioari. Honela ageri da idatzita A.G.G.-ko dokumentazioan (Bec. Ir., f. 100r-101r). Dokumentu honetan, Leçaon eta Lefaun ageri da idatzita. Gainera, dirudienez, testamentu hau, 1203. urteko martxoaren 17an egin zen (J.M. Lacarra: Iratxeko Bilduma Diplomatikoa, I. tomoa, 245. orr.).
  • XIX. mendeko gerrillak". 1811ko azaroaren hasieran, Kanpezotik eta Gipuzkoatik zetorren Francisco Espoz y Minaren gerrillari dibisioa Lezaundik pasa zen. Gerrillariak Zangotzara zihoazen, Blake jeneralak, Espoz y Minari Aragoin ahalik eta eraso gehien egiteko agindua eman baitzion.
  • Roturación del común (1931)". Lezaungo Kontzejuak, urteetan zehar eskatu izan zuen Artxulo iturritik hurbil dagoen Bidezainen etxearen eta Zunbeltzeko Bentaren artean dagoen ordokiko pagadian lurrak izatea.  Diputazioak, 1931ko azaroan, lurberriketa eta 275 erregu lurren banaketa (2 biztanle bakoitzeko) egiteko baimena eman zuen. Baina, Lizarrako Ekimen eta Turismo Sindikatua erabakiaren aurka agertu zen, bere aburuz, kontzesio honek “Natur Parke bat osatzen duten Nafarroako pagadi ederrenak arriskuan jartzen zituen”, eta kontserbatzeko beharra nabarmentzen zuen. 

Landaretza eta fauna

Lezaunen interes handiko espezie babestuak ditugu:
-Alpeetako uhandrea (Triturus alpestris)
-Ugatza (Gypaetus barbatus). Parkea espezie honen Errekuperazio Planaren hedapen zonaldearen barnean dago.

 Basoko espezie nagusiak pagoa (Fagus sylvatica)  eta astigarra (Acer campestre) dira. 
 Eta bigarren mailako zuhaitz espezieen artean honako hauek ditugu: Gorostia (Ilex aquifolium L.), hagina (Taxus baccata L.), ezkia (Tilia platyphyllos Scopoli), lizarra (Fraxinus excelsior L.) eta haritzak (Quercus spp.) basoko fruitu arbolez gain.

Lezaunen xenda eta ibilbide zoragarriez gozatu ahal izango duzu, hala nola “Lezaungo Pagadia”ren ibilbidea edota “Ubagua ibaiaren arroila”.