Odieta Landetxea (Eraul)

Birgaituriko harrizko bi pisuko eraikin hau Deierriko Eraul herri zoragarriaren erdigunean kokatzen da.
Beheko solairuan, sukalde-jangela-egongela tximinia eder batekin, komuna eta patio txiki bat dauzkagu. Lehenengo solairuan, aldiz, 3 logela bikoitz (hauetako bat bainugela batekin) eta bainugela partekatu bat.
 
Barne ekipamendua: Berogailua, Tximinia, Maskotak (kontsultatu), telebista egongelan.
 
Kanpo ekipamendua: Barbakoa, Terraza.

ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarriak: 6+3

Osorik alokatzen da

Odieta Casa Rural Turismo Rural Navarra

Eraul, bailararen mendebaldeko lursail menditsu batean kokatzen da. Nabarmendu beharrekoak dira herri honen inguru natural zoragarria zein herriaren erdigunean aurkituko dituzun hainbat bitxikeria, hala nola, garbitegia eta labea. Garbitegia erromaniko eta gotikoaren arteko trantsizio garaikoa da eta herriaren beheko aldean kokatzen da. Bere aldetik, labea, 1600. urtekoa dokumentuen arabera, etxe partikular baten lorategia dago, herriaren erdigunean.
 
Gainera, ia 11m-ko altuera eta 16m-ko diametroa dituen artea ikus dezakezu, bertatik Deierriko bailara osoa ikuska daitekeelarik. Enbor bihurritudun eskultura natural hau monumentu natural izendatu zuten. Erauldik hasten den bide batek Lazkuako begiratokira eramango zaitu. Herri honek eskalatzea maite duten hainbat bisitari jasotzen ditu urtero, hauek, San Faustoko harkaitzetan kirol honetaz gozatzeko aukera paregabea baitute.

Herrian frontoia (errebotea) eta haur-parkea dauzkagu.
 
Ibilaldiak: Lizarra, Allotz-eko urtegia, Urbasako mendilerroa, Lokiz-eko mendilerroa, Urederra ibaiaren iturburua.

Xendazaletasun jarduerak, zikloturismoa.

Harremana

Telefonoa: (+34) 686809773 / (+34) 948555028
Posta elektronikoa: adrianeraul@hotmail.com
Web/Erreserbak: www.odieta.com/