Erbioz Landetxea (Lezaun)

Urbasa-Andiako Parke Naturalean, Lezaun herrian kokatua.
 
ERBIOZ-ek inguru zoragarri batean oporraldi lasai eta ahaztezin bat igarotzeko aukera ezin hobea ematen dizu. Gure etxean, erosotasun guztiekin eta inguru paregabe batean deskantsu egun batzuk pasatzeko beharrezko guztia aurkituko duzu. Maiatzetik irailera gure igerileku estalian baina zaitezke! Eta neguan aldiz, suaren inguruan eseri eta isiltasunaz gozatu.

OSORIK ALOKATZEN DA
PLAZA KOPURUA: 11

Osorik alokatzen da

Casa Rural Erbioz Turismo Rural Navarra

Erbioz-ek, bere lau solairutan banaturik, 4 gela eta suite zoragarri bat eskaintzen dizkizu. Lurraren aurka eraikita dagoenez, “Los Cristinos” egongela hegoaldeko fatxadaren aldetik beheko solairua da, aldiz, iparraldekotik sotoa.

Lorategia eta igerilekuaz gain bertan bainugela eta egurtegia ditugu. Sarrera nagusia beheko solairuan dago, baina, auto batentzako edukiera duen garajetik ere sar daiteke etxera. Hall-aren atzean Legarcel eta Aldaia gelak dauzkagu, hauek, baineradun bainugela handi bat partekatzen dutelarik.

Marmolezko eskailerari jarraiki bigarren solairura iritsiko zara. Hegoalderantz orientaturik dagoen Lubierri gelak hidromasajeko kabinadun bainugela propioa dauka. Beren aldetik, Obats gelak eta Arleze suite-ak komuna partekatzen dute.

Azkenik, dorrean estudio zoragarri bat daukagu, iparraldean balkoia eta hegoaldean terraza dituelarik.

Harremana

Telefonoa: (+34) 646724646 / (+34) 948562531
Posta elektronikoa: info@erbioz.com
Web/Erreserbak: erbioz.com